Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziunta 1 iz ipar presa, lehia.

Ospitalepe altean, beste beribil bat sartü zaio bürüz, erdiz-erdi, üdüriala ziunta handian: Tolosako merkatari bidajant batena gisala.  Herria   2001-02-01

Waltari famatuaren ziunta ere eskolatu baitute, bereziki Teillery bere jo finarekin, esku-huska bixtan dena.  Herria   2004-09-09

2 _o_ziuntan adlag ipar presaka, ziztu bizian.

Gasteizi agur labur bat, errepidea ziuntan eginik, eta hona Miranda de Ebro.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.

Polizia armatu kontrolak harrapatzen nituen eta ziuntan urruntzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

Ene gogoa hegaldatu zen ziuntan hilabete pare bat lehenago Frantzia behere horretan zehar egin nuen bidaiaren aztarna mentalera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

3 ziuntaz adlag ipar presaka, ziztu bizian.

Begiak hersten nituen eta ziuntaz ur handiaren ezpondetara itzultzen nintzen mentalki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus