Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zitzikatu, zitzika(tu), zitzikatzen 1 du ad desegin, birrindu.

Haurra base-ball makila ukaldika zitzikatuko zuten segur aski.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

Agian ez nuen begirune izpirik ere merezi eta karrikaren erdian, buruon eta hertze ziliporta artean, balaz zitzikaturik, hedailo erortzea nire destinoa zatekeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 174. orr.

Nora jo ez zekiela, sugar baten pare bizia ez aurrera ez gibelera maneia ez zezakeela usteak burumuina zitzikatu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.

Ez dutela politika gogoetarik? Eta gure mundu politikoa hausten, errausten, banatzen, zehazten, zitzikatzen duen borroka armatuaren gaia?  Berria - Kultura   2004-03-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Jeanne-ri pentsatu zuen, Gaxton eta Elli Otsabideko adiskideei, agudo aberasteko bere ilusioari, Manexunen behor zitzikatuari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 89. orr.

Odolez eta umeki zitzikatuz hanpatu pertza ondoan antzematen zuen, begiak bihurdikatzen zituen aldi oroz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus