Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zitriko 1 izond/iz fruituez mintzatuz, dasta garratzekoa.
Bruselak arreta handiz aukeratu zituen zigortu beharreko produktuak, zitrikoak esaterako. Berria - Ekonomia 2004-03-02
2002ko sagardoak zitrikoen (arabi sagarraren eta limoiaren) aroma izan zuen nabarmen. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira [...] gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.
Europako zitriko salmenta dezentekoa, Galizia aldetik bideratzen zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
2 azidoez mintzatuz, limoi urerik ateratzen dena.
Azido zitrikoa bilatu beharko duzu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.