Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaraz lili esaten dugunean ia lore esango bagenu bezala da, lili hitza erabiltzen baita hainbat lore izendatzeko: zitoria, lila, azuzena, itsas lilipa... eta batez ere lirioa edo ostargia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Gurutzeak arrosez eta zitoriz apaintzen zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Estakuru-antzeko musutxoak ematen zizkion, arin-arin, hatzetan gora eta behera, eta gardenia, zitori eta ostargi-belarren izenak xuxurlatzen zizkion, harik eta lore zuriei buruz zuen ezaupidea erabat agortu arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.
Loreak bezala janzten dira, berdin-berdin, eta urtaroekin batera aldatzen dira: zuriz, zitoriak zuri daudenean, eta urdin ezkilaloreen sasoian, eta horrela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 259. orr.
Hilerrian, elizaren inguruan, harrizko gurutzeen artean, hainbat koloretako arrosa-landareek, gorriak, horiak, eta itxura tristeko zitori zuriek distiratzen dute udaberrian. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Ur ertzean lehendabiziko zitori zuri seikunak loretan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Eskuei harat-honat eraginez, haize leun ilaunak dilindan zerabiltzan zitori astunak balira bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Bioleta horiak eta zitori-mota arraroak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.