Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zitoplasma iz zelularen zatia, gunea inguratzen duena eta kanpoko mintzak mugatzen duena.

Zitoplasmaren (nukleoa inguratzen duen gelatinaren) parte batek norabide bat hartzen duenean, hari jarraitzen dio zelula osoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Zeluletan, zitoplasmak ematen dizkio bere tasunak guneari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Espermatozoide bat arrautza baten zitoplasman injektatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.

Alzheimer doktoreak haren burmuinean ohi baino neurona gutxiago aurkitu zituen, eta proteinaz osatutako multzotxo batzuk neuronen zitoplasmetan.  Berria - Harian   2006-02-05

Organismo konplexuei [...] dagokienez, luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Enbrioitik ateratako zelulari nukleoaren inguruan duen zitoplasma kentzen diote.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus