Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zitologia 1 iz biologiaren adarra, zelularen egitura eta fisiologia aztertzen dituena; zitologia erabiltzen den azterketa.

Adituen arabera, teknika horrekin egindako probak zitologiarekin egindakoak baino «zehatzagoak» dira.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Likido amniotikoaren eta bertan esekirik dauden zelula fetalen azterketa fisiko, kimiko, entzimatiko, zitologiako eta zitogenetikoa egiten da, umekiak arazoren bat duen ikusteko.  Berria - Gaiak   2004-12-12

2 bagina eta kideko organoetatik harturiko zelulen azterketa.

Antonio Gelabert Bartzelonako Mar erietxeko urologoaren esanetan, bestalde, teknika berri horren bidez egindako probak zitologiaren bidez egindakoak baino «zehatzagoak» dira.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Azterketa ginekologikoa eta zitologia egingo dizu, eta odol analisia egiteko aginduko dizu, berariaz pilula hartzeko egiten dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Zitologia neurri prebentiboa da, batez ere infekzioak eta uteroko lepoko minbizia prebenitzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Osakidetzak eskaintzen duen ginekologia zerbitzua murritza dela gaitzetsi du: «Bi urtean behin zitologia bakar bat egiteko aukera besterik ez dago».  Berria - Harian   2005-11-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus