Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zitara eta harpa, danbolin eta txistu-soinua eta ardoa ugari zuen janaldietan. Elizen arteko biblia Is 5,12
Aingeru batek jotako zitararen soinua entzun zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko. Elizen arteko biblia Sal 43,4
Kantatzen hasten zen, zitara lagun, ibairik gardenena baino ahots gardenagoaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 106. orr.
Mezulariak poeta itsu bat ekarri zuen, ahots gozoz kanta zezan, zitaraz lagundurik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.
Zitararen kantu gardena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Ezin izan nuen gizonen zitararik entzun, baina zitara gozoagoa entzun dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 360. orr.
Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,22
· Nire juglare-zitara daramat, baina baita nire ezpata ere. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.
Ez zen inor ikusten, baina zitara-jolearen joan-etorriak batetik bestera argi sumatzen zituen doinuaren gorabeherengatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.
Profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, psalteri- eta danbolin-joleak, txirula- eta zitara-joleak aurretik dituztela. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,5
Klodio, arrebak mozorrotu ohi zuen gisara, emakume zitara-jole jantzi, eta Ponpeiarenera sartu zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.
Zitara-jotzailea, joan-etorrian zebilen, doinua ia galtzen zen arte urrutiratuz eta gero berriro itzuliz, jotzeari une batez ere utzi gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Herri honetako jendeak badaki ni zitara-jotzaile nintzela munduan, eta beldur naiz ez ote duen susmatuko, berriz ere hura jotzeko tentazioari men egin diodala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
zitara jotzen (4); zitara joz (4); zitarak jotzen (3)