Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori uler dezaket... Zitalkeria da, baina badu giza jokabidetik zerbait. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.
Barbaroek bizitzeko zertzen dituzten borroka beldurgarrietan karta irabazleak ez direla indar hutsa, baizik eta iraunkortasuna, mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.
Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Neuk eman diot ostatu; ez egin halako zitalkeriarik. Elizen arteko biblia Epa 19,23
Venezuelarrokin, mutiko, zitalkeriaren bat egiten duenak bere ordaina jasotzen du. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 96. orr.
Mutilak zitalkeriaren bat aditu du, aho azpiz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 16. orr.
Zoriak ekar lezakeen ongia baino gaitz ugariago ekartzen baitu nahimenaren zitalkeriak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.
Konparazioak munduko zitalkeriarik handiena dira, arazo guztiak adibide praktiko batera murrizten dutelako, eta bizitzan, ordea, teoria da balio duena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 254. orr.
Bide horietatik dabiltzanen zitalkerian eror ez gaitezen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.
Guri gezurretan aritu garela leporatzea zitalkeria handiz jokatzea da. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Proposatzen didazuna zitalkeria hutsa da. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Gipuzkoako bigarren etapa ere zitalkeria galanta da. Berria - Kirola 2006-04-02
Beldurra botoen truke aldatzea zitalkeria hutsa da. Berria - Ekonomia 2004-03-07
Drobiajkin bera zen erruduna, zitalkeria bidegabeak egin zizkielako Vshivaia Speseko eta Zadirailoveko nekazariei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.
Keinu, eztul, irrifar, edo adio ttar bat aski izaten baitu iraultzailepeko senik burgesena azaleratzeko, edota noblezia gaindiko zitalkeriarik mehena ere gordetzen saiatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
ETAko ustezko kide baten atxiloketa justiziazko ekintza da, eta burdindegi batean bonba bat jartzea, legez kanpoko zitalkeria besterik ez. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Barregarria izan zen haren begitxoen nahi eta ezineko zitalkeria. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.