Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez nauk zitaldu; nekatuta nagok. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 67. orr.
Armadan sartu balitz, beharbada, gizon prestua izatera iritsiko zatekeen, baina horrelakorik gertatu ez zenez, gaiztatu eta zitaldu egin zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 529. orr.
Don Kijotek, entzun zueneko, Santxorengana bihurtuta, honela hitz egin zuen, nabarmen-nabarmen zitaldua: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 81. orr.
Aspaldian lez, ospitalean zitaldurik ibilia nintzen denbora guztian, ipurdia inon pausatu ezinda. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 78. orr.
Ingalaterrara itzuli zen 1589. urtean, pobre, etsita eta zitalduta. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.
Errekara bidean, hazi eginen dira amildegi arteko harkaitzak, zitaldu horma garai arteko ataka sakonak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.
Zeru beltzaren zamapean zitalduta ageri zen itsaso gris, zuriz pitzatuari begira. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Andresi, alkandora lisatua jantzi beharrak, besterik gabe, erabat zitaldu zion umorea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.
Eutsi, kontrarioari egiten utzi (itxuraz), eta pilota egokienaren zain egon, lehen kolpean tantoa zitaldu eta bigarrenean bukatzeko. Berria - Kirola 2004-11-21
Hara nondik ageri den, zeinen xehatzaileak diren menditar zitalduen eskutan jarritako makilak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.
Eta ni ez nauzu apaizak baino apaizago diren apaiz klasikoen kontrario zitaldu horietakoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 28. orr.