Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerk pentsarazten dizu zita bat dudala? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 76. orr.
Anak eta biok gaueko hamarrak eta laurdenetan genuen zita Zabalguneko ostatu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.
Otsailaren 10erako zuen zita ebakuntza egiteko, baina aurreratu egin diote. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Sallyrekiko zita alu hura neukan, ordea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.
Lehengo hilean eman zion zita. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 172. orr.
Arratsalde batez Goiorekin Zubieta aldean zita jarrita joan nintzen Kalaportura. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.
Dick zen, nire lurrera-behar arrakastatsua zorionduz, eta berarekin hitzartu nuen zita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Literatur talde bat antolatzen ari zirela esan zidan, aldizkari bat argitaratzeko asmoz, zita bat lortu zidan, garaje batean zen bilera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.
Aski izaten zen begirada bat, egunez, gauean mutil batekin zita egiteko. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 227. orr.
Duela hilabete batzuk aspaldiko partez ikusten ez nuen lagun batek zita egin zidan Bilboko Guggenheim Museoan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 155. orr.
Yassini erantzutekotan ere egon nintzen; berarekin zita bat adosteko edo. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 131. orr.
Edna alboan izan dut beti, nirekin etorri da medikuekiko zita guztietara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.
Egun makurrari Anarekiko zitak ekarri zion zuzenbidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
Zita bat, katedralaren ondoan, adibidez. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 104. orr.
Txillida Leku museoa zabaldu zutenetik urtero izan du zita bertan Musika Hamabostaldiak. Berria - Kultura 2004-08-07
Errege eguneko zita Ulia Gimnastikarekin. Berria - Kirola 2004-01-06
Kafetegi handiaren txoko hartan jesarrita zita baten zain zeuden, inolako harremanik eman gabe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 91. orr.
Ordenagailu bitartez egindako zita itsu baten zain. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 91. orr.
San Mameseko zaleriak zita berezietan egin ohi duen presioa lagun, lehenbailehen gola egin eta lasaitasuna irabazi nahi izan zuten etxekoek. Berria - Kirola 2004-10-01
Logroñoko Adarragan ere zita garrantzitsua izango da, bertan jokatuko baitute txapelketako bi errioxarrek. Berria - Kirola 2004-01-31
Gaurko zita frustratua eta datorren asteko hitzordu faltsua. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 67. orr.
Bai, zita pertsonalak, ez dago beste modurik, bihar eguerdian, ongi iruditzen bazaizu, konforme, bihar arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.
Orduan ere bai baitago askatasun eremu txiki bat: gezurrezko zita esan ala egiazko zita esan, burkide bat galduz. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 74. orr.
Xake-partida baterako zita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Alderdi biak daude konforme, eta biharko egin dute hurrengo zita. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 204. orr.
Zita-ordua baino askoz lehenago azaldu ziren kafetegira Eneko eta Zigor, eta pixka bat beranduago Ritxi. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 94. orr.
Berehala zita eske hasten direnak, edota presarik gabe elkarrizketa luzatzen dutenak zitarekiko interesik agertu gabe. Pako Aristi «Note book», 2005 - 39. orr.
Zergatik diozu maitasun zita bat duen gaztea seigarren enborrean dagoen aizkolaria dela? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.
Pelegrinoak oso inpresionatua baitirudi, bukatu egingo dugu zita: "pentsa ahal litekeen baino aurpegi ederragoak, atsegin betezko leku batean bazeunde bezala". Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Rabindranath Tagore eta Victor Hugoren bi zita baitaude edertasunaz. Berria - Kultura 2004-06-26
Andre bat, itxuraz prestua, zita-etxe batera joaten zela; horrek guztiak txoratu egiten zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
Estazioak, aireportuak, labanderiak, hotelak, hipodromoak, kasinoak eta zita-etxeak ziren bere ehizarako lekurik aproposen eta ohikoenak. Horrela deitu dudan hori Rue Montmartreko eraikin pobre askoa zen, ia zita-etxe baten itxurakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
zita egin (4); zita garrantzitsua (3)