Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingeniaritzari dagokionez, bere kabuz husten den zisterna bat da maskuria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Komuneko zisternaren antzera hasi zen nire oroimena jarduten. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 148. orr.
Gutariko zenbait burugabek ilargiari aurpegia emanez lo egin zuen; sukarrak irazeki zituen; zisternetako ur gaizkoatuan bertze batzuek eromena eta heriotza edan zuten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Kamioiaren traktorearen jabeek ez zutela zisterna erabiltzeko baimenik ere adierazi du enpresak. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Eskola etxe haundiaren eskuinean baginuen ziterna urez betetzen zena denbora euritsua zelarik. Herria 2001-01-25
Bukatzeko, ukuiluko putzu beltzetik ateratako hamar zisterna zera garraiatu behar izan ziren, eta uretara bota gero. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.
Komunean, espero bezala, kanilak eta zisternak partsimoniaz bideratzen zuten ura. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 225. orr.
Irten aurretik komunetik pasatu ginenean, ura presio handiz atera zen kanilatik, eta zisternak ere berriketarik gabe bete zuen bere lana. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 225. orr.
Errusiako Armadako iturrien arabera, zisterna kamioi bati gelditzeko agindua eman zioten kontrolgune batean. Berria - Mundua 2004-05-25
Behin azidoa disolbatutakoan, biltegiko zuloa itxi eta bertan zegoen azidoa zisterna kamioi batera pasatu zuten enpresako langileek 06:30ak inguruan, eta amaitutzat eman zuten gertakaria. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Argitasun izugarriaren eta iluntasun miresgarriaren, kabinen eta mugagabearen, higienearen eta araztu ezinaren, ur-zisternaren eta zeruaren arteko muga eratzen zuen leihoak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 170. orr.
Jekea ehizara joaten delarik bera da ur-zisternako txoferra. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.
Hamasei bagoi kontatu nituen eta zazpi gasolina-zisterna. Berria - Kultura 2004-08-20
Kaboa kamioi-zisternaren bolante atzean jarri zen, eta C-5 aldera gidatu zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.
2000ko abuztuaren 20a: Kenyako hego-ekialdean 25 pertsona hil ziren tren-zisterna batek eztanda eginda. Berria - Mundua 2004-07-31