Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zisne 1 iz beltxarga.

Hontza, ibisa, zisnea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,16

Han, ihitzen artean zisne asko zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Antzara eta zisneetara ohituago dauden hiritarrek abegi ezin hobea egin zieten;.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.

Nenbok bere kantua erredoblatu zuen, nola zisneak hiltzerakoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Zeren enara nola lehia daiteke zisneekin, edo antxumearen hanka dardaratiek nola berdin lezakete lasterka zaldiaren indar bortitza?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Ostegunean H5N1 birusak kutsatutako zisneak agertu ziren Salonikan eta Pieiran.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Zisne baten gainean, Lohengrin: heroia Brabante salbatzera joan zenekoa irudikatzen zuen koadroak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Abangoardian Dol Amrotheko zisnearen zaldunak baitzihoazen, Imrahil Printzea eta bandera urdina buru.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.

Urrezko zutoihalaz eta Ontziaren eta Zilarrezko Zisnearen ezaugarriaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Konpainia berak Zisneen Aintzira-ren bertsio birmoldatu bat ere ematekoa du larunbatean Caneta portuan.  Berria - Kultura   2006-05-10

2 (izenondo eto izenlagunekin)

Haren lepo luzeari so egin nion, eta zisne beltz bat iduritu zitzaidan, airos baino airosago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.

Zisne kutsatu bat agertu zenean izan zuten atzo birusaren berri Bulgariako osasun agintariek.  Berria - Gaiak   2006-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zisne-lepo luzea zuen, begiak urdin-urdinak eta betileak oso kizkur eta usuak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Zisne lepoko txorrota kobrezko batzuek ur xirripa meheak botatzen dituzte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Ezkerrekoaren gainean zutoihal bat zegoen, eta bertan zilarrezko ontzia, brankan zisne-irudia zuena, itsaso urdina zeharkatzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.

· Jertse beltz bat zeraman (oso ongi gogoratzen naiz), zisne-lepoduna, existentzialista-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus