Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zismatiko 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, zisma bat eragiten edo onartzen duena.

Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Zismatikoa haizen arren eta ni katolikoa, biok ere giristinoak gaituk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

Nahiz eta badakidan ezen nekez ediren zitezkeela Mignonenak eta aita saindu zismatikoenak baino kezka eta ardura diferentagoak eta desberdinagoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.

Pisako II. kontzilioko zismatikoekin bat egiten nuela, bide batez, eta Paulo II.aren aitasaindutza gaitzesten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

Herexe eta zismatikoak "elizaren arrastoan sartzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.

Ispilua eta oboloa zismatiko berrien ikurrak ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.

Ingelesak, Magdalene Maudlin eta Bethlehem Bedlam bihurtu baitituzte, harro egon daitezke zismatikorik handienak izateaz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus