Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Talde horren eta Vatikanoaren arteko harremanak 1988an eten ziren, zisma baten bidez. Berria - Gaiak 2006-01-26
K.o. 1054ko zisma eragin zuen gatazka aldi berean lehia politikoa izan zen aitasantutzaren eliz mendekoen leialtasuna lortzeko Hego Italian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.
Bilkura horrek, izan ere, azkenean Aitasantutzaren Zisma egoera samingarriari bukaera ematen zion bitartean, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.
Ez da eliza katolikoaren zisma, bereizketa, baina bai txirrindularitza bere osotasunean hartzen duen haustura. Berria - Kirola 2006-01-04
Desintegraziorako irizpideetako bat gizarte-gorputzaren zisma dela: gutxiengo bat, sortzaile izan ordez menderatzaile soilik bilakatu dena, eta proletalgo bat, bere gidari izandakoengandik moralki alienatua, orain "ugazaba" soilik bilakatu zaizkiolarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.
Zisma hura kristau-aroko hirugarren mendean bukatu zen, Senadore Ordena administrazio-ardurako postu guztietatik kendu zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.
Baliteke gizarte-zisma hau jadanik gauzatua izatea gizarte baten gorputzean, beronen kultur irradiazioa auzokoetako baten gizarte-gorputzean arrakastaz sartzen ari denean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.