Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zisku 1 iz poltsa, eskuarki dirua eramatekoa.

"Txanponez txanpon betetzen da ziskua" izan ohi zen bere ohiko leloa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Nire ile nahasia atzera txukundu behar izan nuen, eta ispiluaren aurrean nintzen bitartean ikusi zintudan ispiluan barrena -eta lotsak eta laborriz jota hilko nintzela uste izan nuen-, ikusi zintudan diru-paper handi batzuk diskrezioz sartzen nire ziskuan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 55. orr.

2 aureola.

Ez zen kriseilu baten errainuen ziskua baino harago ikusten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Erdian ilargia bere argi-ziskuarekin, eta hodei arin batzuk, hautsa bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 195. orr.

Orduan, Kristok Apokalipsian bezala, gorputzaren inguruan urregorrizko argi-ziskua zuela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 117. orr.

Halako batean, ordea, atea ireki eta Txutxoren soslaia agertuko zen ate-ziskuan, pijamaz jantzita eta linterna batekin gure aurpegi harrituak argitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus