Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtzileria (10 agerraldi, 9 liburutan; orobat txirtxileria g.er.) iz gauza hutsala. ik zirtzilkeria.

Zirtzileria batzuk hautatu nituen aurreneko, nerabezarotik nireak baziren ere neure etxera eraman nahi izan ez nituen liburu batzuk.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Gustatu egin zitzaion denda, hango zirtzilerien eta zaharkien nahaspilagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Gerrikoan eskegita daraman urre-koloreko zirtzileriak ondo ematen die belarritakoetako urre-koloreko pinportei.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Nor bere ezdeuskeria, zirtzileria eta purtzilkeriari lotzen da biziro, eta garrantzirik ez dute aldi berean besteren gauzek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Alabaina udan izaki, eta udan, edozein gauza, baita zirtzileriarik agerikoena ere, bilaka daiteke lau zutabeko albiste.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Beste batek kristalezko zirtzileria jartzen zuen lepoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Telefonoa ohe-mahaian dago, purtzil eta txirtxileria baso baten erdian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus