Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirtots iz txinpartaren edo kidekoen hotsa.
Denda inprobisatu haren pean zilindroak karrakatzen genituen, itsuka eta haztamuka; kolpe bakoitzean zirtots motel bat entzuten zen, eta izartxo hori xorta bat ernatzen ikusten zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.
Karrakatzen saiatu zen: zirtots txiki bat entzun zen, eta txinpart hori xorta bat jaulki zen bertatik. Sukaldetik logeletara joatean ere, egurren batek zirtotsa puntu jakin batean nolatsu ateratzen zuen bazekien ongi: zenbat eta lehorrago egurra, zirtots jakin bat zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.