Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtoka adlag zirtoak boteaz.

Haiekin zirika eta zirtoka aritzen zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 284. orr.

ORT ko burua eta OIC ko idiskoa eztabaidan ari ziren, elkarri zirika eta zirtoka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Festa eta umoreari eman nahi diote lehentasuna, irriz eta elkarri zirtoka ariko direla pentsatu nahi dute, zenbait orduz, bizitzak eman dizkien kolpeak ahantziko dituztela.  Berria - Kultura   2004-12-11

Ez du egokierarik galtzen gerentearekin edo erizainekin sartzeko, zuzenean ez bada, zirtoka; gibel-asmoz, ironia baliatuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.

-Aizak, Edu, ez hadila hainbertze mintza -Ttipik, zirtoka-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus