Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirto 1 iz ipar erantzun zorrotza, eskuarki errimaduna. ik ditxo.

Zirtoa da, bat-batean, belarri hutsez eta inolako estrategiarik gabe osatzen den hizkuntza harremana.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.

Kontua da, zirtoa eta bertsoa, itxuraz bata bestearen miniatura izanarren, ez direla jenero bera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.

Eta zer erran zortziko ttipiko zirtoez?  Herria   2001-10-25

Garai batean asko lantzen zen jolas modua da zirtoarena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 86. orr.

Fernandok zorabiatu egiten ditu bere hitz jolas eta zirtoekin oloa errekan bezala harropuzten diren handi-mandiak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

Egunero-egunero agurtu, zirto bat edo beste zirikatu nahian bota, eta konfiantza apur bat hartu nuen neure esnezalearekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

Zirtoarekin gaitziturik, Hamidak sumindurazko arrapostua eman zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

Ahal izan nuen lasterren alde egin nuen handik, neskaren madarikazioak eta gainerako puten zirtoak belarrietan nituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Ideien etorriak beroturik dirudi Xankapok, lagunaren zirtoa usaindu gabe.     «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Bizia bai eta arraia, dena zirto eta omore ginuen bestalde gure gizona.  Herria   2001-09-27

Ezker ama, eskuin aita, ama isilik bezain elasturian sartua, dena zirto.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Azkenean Pantzo Irigaray-en irriegingarrikeriek denentzat piko eta zirto izan dute, sekulan larrikerietara erori gabe.  Herria   2005-11-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haranzko bidean doaz oihuak, makilak, danborrak, irri arraiak eta zirto lizunak, etxafuego-hotsak, karraka zahar baten zalaparta eta kantuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

Laket zituzten ere igortzen zituen zirto pollitak, predikuetan larderiatsu eta ortzantz aire izanagatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zirto iturri bilakatzen zen edozein solasaldi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus