Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirti-zarta 1 adlag ukaldika.

Gehienetan pentsatzen dut zirti-zarta menderatuko ditudala denak, ezin dudala aukera hau alferrik galtzen utzi, gorputzaren sasoia inportantea da, baina buruaren indarra ere bai, eta hori primeran daukat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Hitz zatar eta berba lizun artean, buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean; begiekin jarraitu eta eskuan zirti-zarta erabili zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Gero, hulezko mantela harturik, zirti-zarta, airean eragiten dio kementsu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

2 zirt-zart.

Naturak berehalako batean itxuratu ditu [...], kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta: aizkorakada bat eman, eta sudurra egin du; beste aizkorakada bat, eta horra ezpainak; daratulu handi batez egin ditu begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Mota guztietako esperientzia sexualak kontatzen zituen, egundoko gauzak, eta zirti-zarta esaten zituen, mozorrorik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

• 3 iz zartakoa.

Berehala, askotariko jakiak agertu ziren erretiluaren eta botilen inguruan [...] sukaldetik plater estalietan ekarri berriak, estalkitik zehar olio beroaren zirti-zarta entzuten zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Aldameneko suan zirti-zarta isilean ari dira sasiak eta abarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.

Gau batean, zirti-zarta batek esnatuko ditu donostiarrak, eta zeru ordura arte beltza tximista-kolorez agertuko zaie.     «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.

Ezpalek noizean behin ateratzen zituzten zirti-zartek areagotu egiten zuten, estali bainoago, gurasoek bezperan jaiotza-agiriko J hartaz esan zizkidaten hitzen oihartzuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Gau batean, elizako kanpaia entzun zuen alboko herrixkan, ahul eta ezinean joka, txilina balitz bezala, eta sugarren zirti-zarta ere aditu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

4 irud/hed

Udako zirti-zartaren aldean, iraileko argiak gauzak gogoangarriago egiten dituela iruditzen zait, hitzei, begiradei beste sakontasun bat emango balie bezala.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.

5 zirti-zartaka adlag

Meza entzuten ari diren eliztarren jarrera errespeturik gabekoa iruditzen bazaio, atera gordelekutik eta zirti-zartaka hasten da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Batzuetan haizearen alde, ia-ia airean eramana, eta besteetan haizearen kontra, kostata noski, burua makurtu eta gogor ekin behar bainion aurrerantz, galtzak zirti-zartaka zebilzkidala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

6 zirti-zartako iz

Une honetara iritsi aurretik, zirti-zartakoak eta jazarketak egon ohi dira, txingarketak eta borrokak suaren eta egurraren artean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus