Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isipua keinu leunez jaso, eta goitik behera zirtatu zuen ur bedeinkatua, murmur bat jaulkitzen zelarik beraren ahotik, otoitzena apika. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.
Baserri batzuetan ur bedeinkatuz zirtatzen zituzten arrautzak habian ipinitakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Bildu odola ontzi batean eta, ixipu-sorta bertan bustirik, zirtatu zeuen etxeko ategainak eta alboak. Elizen arteko biblia Ir 12,22
Aldare handiaren gaina zirtatuko duzu erre-oparietako eta sakrifizioetako odol guztiaz. Elizen arteko biblia 2 Erg 16,15
Pazko-bildotsak hil ondoren, apaizek, lebitarren eskuetatik hartutako odola zirtatu egiten zuten. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,11
Moisesek odola hartu eta herriaren gainera zirtatu zuen, esanaz:[...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.
Gero zortez eta seguru ereingo baziren, ur bedeinkatuak aurrez zirta zitzan beti zegokion ondo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
Baina ikustearekin sakeak zirtatzen zirela aintzineko murru izertuan, amor eman behar ukan dute pilotariek, sartze sariak ordainduz nahi zuteneri. Herria 2003-01-28