Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirru 1 iz hodei altua eta bakartua, itsura izpitsukoa.
Zirru laino meharrak izan ohi dira koroa sortzen dutenak: 10-12 kilometro gora joan daitezke, izotz ale ttikiak direlarik han goian, zibelaren telatxo luze zabala bailiran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.
Ninbo, kumulu eta zirruak ikusi zituen, harietan desegiten zirenak irudi apetatsuak osatu eta gero. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 43. orr.
Izotz orratzezko zirru bat hedatzen dugu gure atzean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.
2 zirru-kumulu ik zirrokumulu.