Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirriztu 1 iz zirrikitua, zirritua.

Bi begi eder azaldu ziren zirriztuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Ate aurrean, giltza ateratzeko hasi zenean, bat-batean argia sumatu zuen atearen zirriztutik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira, nire buruari galdetu nion zer indarrek eramaten gaituen pertsona bat gurtzeraino maitatzera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Irakurgelako argia piztuta zegoen, atepeko zirriztutik ageri zen argitasun horiak erakusten zuen bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

On Camillo ondo pasatzen hasi zen, pertsianako zirriztuen artetik kirik eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Atea jo eta zirriztua egin zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 258. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.

Bezperan arrapaladan armairuetan gorde zituen bere laneko jantzien aztarnak, gabardina distiratsu eta body estu edo barruko arropa koloretsuen dirdaiak, ate zirriztuetatik suma zitezkeen oraindik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

3 irud/hed

Maitasunezko azken agur guztietan uzten baitiogu itzulerari zirrizturen bat zabalik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

-Begi-bistan dago ez diozula zirriztu bat ere uzten zalantzari, ezta?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Etsipen-sentimendua antzematen zitzaien beraiek garbia, itxia eta zirrizturik gabea izatea nahiko luketen testu horri ikusten zizkioten akatsengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

4 bazterra.

Olio berotan biguntzen ari zen tipularen usaina zabaldua zen zirriztu guztietara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

Goiz partean ahaztuxea eduki bazuen ere, triangeluari zirrizturen bat bilatu nahi izan zion arratsalde hartan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate zirriztutik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus