Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero palarekin ikatza botatzen hasi zen, lehenbizi atzera botatzen zuen, parrillara, gero erdira zirrizarra, eta azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Ez zen gizagaixo haren itxura miserablea ikaratzen gintuena, ezta lepoan zuen tumorea ere, jantziaren lepoko ertza zirri-zarra ukitzen zuena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
· Euria ari zuen: gau osoan jardun zuen zirri-zarra, eta gu hantxe, faroak piztuta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Amaren urratsen zirrizarra etsitua eta aitaren zintzur korrokak ez zitzakeen gehiago jasan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
Langileak herrokan ari ziren a-ha handik, a-ha hemendik, dailuen zirrizarra zilarrak, ekiak erretzen zuen lautada oihartzen zuela. Berria - Kultura 2004-08-21
· Atetik zehar euriaren zirri-zarra etengabeak baso lehendik ere guztiz hezea nola mela-mela eginda uzten zuen begira. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.