Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirritu1 (112 agerraldi, 40 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz zirrikitua. ik zirrikitu1.

Basamortuko hautsa zirritu guztietatik sartzen da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Atearen ondoan etzan zara lurrean, eta belarria zirritutik gertuena jarrita, adi-adi itxaron duzu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 102. orr.

Paratu nuen belarria ateak eta zolak uzten zuten zirritu edo irekidura hartan doi, eta entzuten hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Galdera horiek zirritu bat zabaldu zuten N. jaun artistaren baitan.  Berria - Kultura   2006-02-12

Gero, atea pitin bat zabaldu eta zirritutik burua bakarrik agertuz, esaten zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Haginen arteko zirrituetan pausaturiko urdaiazpiko hondarren baten aurka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Atzera begira, berriz, pertsianaren zirrituetatik barrena saiatu zara arretaz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.

Emakume baten aurpegia azaldu zen atearen zirrituan, baina berehala desagertu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Zakurrok ardi-hondakin horiei eta hormetako zirrituetatik sartzen zen urari esker atera ziren bizirik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

Ate azpiko zirritua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 77. orr.

Galtzaren zirritua ireki zion eta zakilak salto egin zuen kanpora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zirritu estuetatik ihes egiten eta sartzen denez gero, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

Kaputxaren bi zulo biribiletan begi argiak nabari ziren, bizi-bizi kamerari begira; ahoarentzat zen zirriturik zabalena.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanpoan ekaitz amorratuak jotzen zuen etxetxoa, eta beiratxo batetik, ate ondoan zegoen zirritu-zulo moduko batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Gero buru bat azaldu zen bat-batean zirritu- zuloko beiraren kontra, buru zuri bat, piztiek ohi dituzten bezalako begiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haizea sartu zen leiho zirritu batetik, eta, aldi batez, aldatu egin zuen kandelaren argiak egiten zuen itzala, intxixu bat osatuz paretan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 197. orr.

Semeak berehalaxe jauzi eginik, ate zirritua itxi zuten, mahai handia zutitu eta arasarekin tinkatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Txoriek ere lasai egiten diztute beren habiak elizako horma-zirrituetan eta ahots betean kantatzen dute meza denboran.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Pneumatikoen ildo-zirrituetan zegoen itsatsita zer nazkagarri hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Sabel-hesteak irteten zaizkio alkandora zirritutik, nabarmen, gorri-berdeztak, barrenak lehertuta dauzkala seguru.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

5 irud/hed

Azkenean, pistola biak agertu dira zirritu ezkutu batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Gero esprimitu duguna aho-sabaiko zirrituetan eta mihi apatzeko poro bihurretan zehar hedatzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Buru-zirrituren batetik Pitagorasen teorema edo Arkimedesen printzipioa sartzen bazitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Gainetik zituen agintariak, ordea, halako etsai-bateria bat ziren berarentzat, kosta ahala kosta urratu beharrekoa, ahulgune, zirritu eta zabarkeria guztiez baliatuz...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 529. orr.

Spinozarentzat enigma, ikergai interesgarria, gorputza da: bere zirritu ugariekin, unadura eta pozaldi arraroekin, atal misteriotsuekin, esperimentatu beharko genuke, muturretik muturrera eroan, ikasi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.

6 (txanpon makinetan eta kidekoetan)

Banatzaile automatikoarena egiten hasten dira: ezkerreko zirrituan bi txanpon, eta horra, zilarrezko paperean bildutako anekdotak; bi txanpon eskuineko zirrituan eta aholku preziatuak jasotzen dira, hortzetara itsasten direnak goxoki bigunen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

7 (armen mirakoa)

Tiro egin zuen azkenik, begia fusil miradunaren zirritutik kendu gabe.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.

Oraindik espaloi gainetik ozta-ozta arrastaka segitzen zuen andrea zirritu biribilaren barruan azaldu zitzaion arte. Alija zirrituaren erdi-erdian eduki zuenean, orduantxe sakatu zuen gatua Ratcok.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate azpiko zirritutik (4); azpiko zirritutik (6); gorputzaren zirritu (3); irritua ireki (4); zirritu guztietatik (4); zirrituetatik sartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus