Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lasaigarria izan zen astelehenean ikastetxeko zalaparta eta zirriparrara itzultzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.
Unean-unean zirriparra gizentzen ari da, eta, klaseko lagun batzuk ni nagoen aldera datozela ikusirik, burua makurtzen dut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.
Azkenean, trena Hogsmeadeko geltokian gelditu zen, eta zirriparra handia sortu zen irteteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
Bero-bero hitz egin zion Klausi, kontuak eskatuz eta zirriparra zakarrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 120. orr.
Haiek ohartu gabe zeuden zer-nolako iskanbila egin zuten, baina, noski, norbaitek behean entzun egingo zituen haien zirriparra eta gnomoaren orroak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.
Dena egun bakar batez zirriparran gainbegiratu nahi izaten duten turista-talde horietakoak gidatzen omen ditu gehienbat, mediterranear bidai agentzien esanetara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.
Gorrotoz eta mozkor-zirriparraz jardun zuen: nirekin ezin zela elkarrizketa normal bat eraman. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.