Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiak zirrikitu eta zutitu egin zen bere oin berri bigunen gainean, eta gorputzari nekez eutsiz eraman zuten astiro egongelara. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Begiak zirrikitu zituen eta, hunkiturik edo, zintzurra gora eta behera mugitu zitzaion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 83. orr.
Begiak zirrikitu zituen zer ote zen jakiteko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Denverrek besoak astindu eta begiak zirrikitzen ditu, hartara patata-zakuen itzalak, gantzaren poto bat eta txerri ketuaren saihets bat ez nahasteko pertsona batena izan litekeen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 172. orr.
Bere eskuinean, egongelako atea zirrikituta dagoen lekuan, kanta baten marmarra entzun du. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.
Bere katu-begi horiak zirrikituta. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.