Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirrikitu1 (543 agerraldi, 145 liburu eta 150 artikulutan; orobat zirrikito g.er.) 1 iz guztiz hurbil dauden bi gauzaren edo gauza baten bi zatiren artean gertatzen den irekidura luze eta mehea. ik zirritu1.

Tarteka, atera zigarroa leihoaren zirrikitutik eta hautsa kanpora botatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Atearen zirrikitutik ikusi dut dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 142. orr.

Ateko zirrikitutik kirika, alfonbra, idazmahaia eta telefonoa ikus nitzakeen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Zurajearen zirrikituetatik argitasun distiratsu bat sartzen zen, urrezko xafla bat bailitzan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Igande arratsalde hartako eguzki-izpiak leihoko farfailezko gortina astunen zirrikituetatik sartu eta alfonbrako arrosa gorrien gainean iraulkatzen ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Bere atzamarrek Stellaren blusaren zirrikitua bilatu dute.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 272. orr.

Kea lurraren mailan arrastaka zebilen, eta lurraren zirrikituei ere lurruna zerien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Marea gora ustezko dike seguruaren zirrikituetatik agertzen den bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 133. orr.

Euria zirrikitu, pitzadura eta loturen artetik sartuko zitzaien.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Zirrikitutik begira egon da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 31. orr.

Beheak ondo txukundu ondoren, oholen arteko zirrikituak iztupaz bete, eta, behin horiek ondo itxita, bikez estali beharko zituzten beheok.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Atean zirrikitu txiki bat ireki zen eta Lockharten begi bat handik so egiten ikusi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.

Tranpola apur bat zabaldu eta zirrikitutik kanpora begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Haitzuloetan zuen bere habia, labarreko zirrikituetan bizilekua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Aurpegi zabala zuen, orekarik gabea: begiak ttikiegiak zituen, bi zirrikitu; ahoa eta matrailezurra, handiegiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Begitxo gaiztoek zirrikitu mehe batzuk ziruditela aurpegi gorrixka handian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

Gorputz guztia igurtzi nuen, xaboia zirrikitu txikienetan ere emanez, neure gainetik erauzi nahi nuen hura guztia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Sustraien artean zegoen zirrikitu handi baten barrura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bainura abiatu nintzen pasillotik, baina Toshiroren gela aurretik pasatzean ate zirrikitutik ikusi nuenak geldiarazi egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Ate zirrikitua ireki zen, eta beste aldean pentsa ezinezko gauzak ikusi ahal izan ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.

Iritsi da, azkenik, leiho zirrikituaren ondoan lasai-lasai eseri eta dena, den-dena, kontatzeko garaia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 317. orr.

Portua ikusten joan, biriki-zirrikituak hango usainaz betetzera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

Argi-zirrikitu bat baino uzten ez zuten bi eraikinen hormek.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

4 irud/hed

Soinu txikia tresna mugatua izanik, Elgetak ongi ezagutzen zituen haren zirrikitu eta sekretu gehienak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Zirujauaren hitz lasaigarriek itxaropenari zirrikitu bat uzten ziotela iruditzen zitzaion orain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Torturari zirrikituren bat uzten zaion lekuan ez dago duintasunez bizitzerik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 166. orr.

Hegoaldekoen lerroen artean sartu ziren zirrikitu zabalak urratuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Konturatuko zara legean badela zirrikitu bat...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 39. orr.

Bere memoriaren zirrikiturik urrunenak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.

Ametsetako zirrikituetan barrena zirristatuz, halako hots mehe eta aldi berean etengabe bat barru-barruraino, arimako zokondoetaraino, astiro sartua zitzaidala ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Defentsan zirrikiturik utzi gabe, ondo presionatzen.  Berria - Kirola   2006-05-04

M'Coy jaunak, edozein zirrikitutatik elkarrizketan sartu nahirik, esan zuen istorio hori ez zuela inoiz entzun.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 238. orr.

Egun batez, berak tratabiderako uzten zidan zirrikitua handitu egin zela sentitu nuen, eta "zer moduz, Virginia?", esan nion, bere izena ebakiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Itsas azaleko zirrikituetan eguzki printzei begira.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 69. orr.

Zalantzari zirrikiturik ez uzteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 170. orr.

Miarritzek badu zirrikitu txiki bat sailkatzeko, igandean Tolosan galdu arren.  Berria - Kirola   2004-06-01

Nire zirrikituak aztertzen zituen, nire klitorisa ikutzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Marlon Brandon dela uste du, eta andereño guztiei jo die larrua, brankako zirrikitutik eta atzeko latinetik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 18. orr.

5 (txanpon makinetan eta kidekoetan)

Arropa eta garbikaria makinan sartu, hogeita bost zentaboko txanpona zirrikitura bota eta botoia sakatu zuen. Zirrikitutik sartutako nickel batez txiklea erosten da.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Presaka token bat zirrikituan sartu zuen eta atakako beso mekanikoak jiratuz lasterka jarraitu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 30. orr.

Token-a atakako zirrikituan sartu eta eskailera ilunetatik andenera jaitsi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.

Arrebak txanponak sartu zituen, banan-banan eta bozkario tuntun batez, Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus