Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arenalean geroz eta bikote gutxiago ikusten dira gauez bankuetan zirrika. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.
Konturatu egin zen anderea, nire eskua kendu eta berea hondoratu zuen nirean; zirrika, atximurka, igurtzika... Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Eseri zen eta zirrika eta esku-sartzen hasi zitzaidan, eta ni, edoskialdiko berotasunak eraginda, neure onetik at nengoen, eta esku bat eraman nuen alura, eta motel-motel ferekatzen hasi nintzen, bera ez konturatzeko moduan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.
Emakumeak kexuka, "ai, zapaldu egin nauzue", "jauna, mesedez, ez nazazu besarkatu", "nor ari zait zirrika?". Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 123. orr.
Gazte, heldu eta zahar, elkar desiratuz, elkar maitatuz, elkar musukatuz, elkarri zirrika, elkar miazkatuz, elkar masturbatuz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.
Norbaitek liburu hau hegazkinean irakurriko balu eta honegatik ondoko bidaiariarekin zirrika-mirrika hasiko balitz, accomplishment izango litzateke, pozez gainezka jarriko litzaidake bihotza. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 146. orr.