Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirriborrotsu 1 izond lausoa, gandutsua.

Alertze multzo baten atzean ipini orduko, argi zirriborrotsu bat agertu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Hegoaldera igota, lanbro eta ke artean, eguzkia mehatxari zegoen, sutan, gorri ia ubelezko disko zirriborrotsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Irudi handi eta zirriborrotsuak ari ziren mugitzen inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.

Aitzineko ispilu arrailduko nire bizki zirriborrotsuari ihes egin nion, mamu bati bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Sindikatuon ustez, Hogeita hamarretako bizialdiaren erdia betea zuelarik, sekuentzia zirriborrotsu eta distiratsu gisa ikusten zuen iragana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Hezkuntza Sailak bere asmoak «mugatuko ez dituen marko zabalago eta zirriborrotsuagoa» lortu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Orain egiazko balioaren irizpiderik ez dugu, denak berdin balio du, erlatibismo zirriborrotsuenean zirriborratuak gabiltza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

2 (adizlagun gisa)

Buruko min jasangaitza zuen, dena zirriborrotsu ikusten zuen eta ez zen gertatzen ari zena ulertzeko gauza.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Harago, zirriborrotsu, lur gaineko postuetan, pilaketa lauso batzuk kiribiltzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Zirriborrotsu samar zegoen dena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus