Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirraratu, zirrara(tu), zirraratzen da/du ad zirrara eragin.

Berriak muinetaraino zirraratu ninduen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Biluzik ikusi banu baino askoz gehiago zirraratu ninduen hiru kolore haien elkarketa ia infernukoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Giza hautamena ez du zirraratzen duenak soilik determinatzen, h[au] d[a], sentsuak zuzenki afektatzen dituenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

Beti sor daitekeela ikuslea harritu, hunkitu eta zirraratuko duen artelana.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 31. orr.

Hauek honela, zer da zure gogoa zauritzen, zirraratzen eta askotariko gogoetak azalarazten dizkiona, sentiezgarritik sentigarria sortzen dela ez sinesteko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Ez al dira herriak eta jendea dardaratzen, errege gailenei ez al zaie gorputza jainkoen beldurrez zirraratzen, pentsatzean ez ote den euren egintza zantarrak eta berba harroak kitatzeko ordu larria iritsi?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Zirraraturik geratu zen neskato hark zeukan bere buruaren jabetasunarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus