Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirraragarri (orobat zirragarri g.er.) 1 izond zirrara eragiten duena.

Nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Askoz ere partida zirraragarriagoa ari zen jokatzen egun hartan Maximilian plazan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

"Errusia santua" gerra-oihu zirraragarriagoa zen "Amerika zoriontsua" baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

Borreroak dioenez, ez dago ezer zirraragarriagorik izuaren usaina baino.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

Maiteminik zirraragarrienak jotako bihotzak bizitzako amodio bakar eta galduaz hitz egiterakoan erabiliko lukeen samurtasun berak apaindutako hitz hauen aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.

Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan, mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherren sineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiztoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Kotoi-uztaren sasoiko kanta ezin zirraragarriagoa abestu zuten a capela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.

35-31 irabazi zuen Rekaldek, partida estu eta zirraragarrian.  Berria - Kirola   2004-12-12

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Hura neronek aurkitu nuen: egundokoa zen, sekulakoa, zirraragarria, izugarria, sakonki hunkigarria, benetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Partida ona eta zirraragarria gertatu zen.  Berria - Kirola   2004-02-13

Rembrandten margolanetako ilunetan argi-zuloak ikuspegi dramatiko batetik zirraragarriak diren bezala, Constableren paisaia hodeitsuak giroari dagokionez dira zirraragarriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Konkista zirraragarria dela eta kolonizatu nahiak galtzen gaituela beti.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Zirraragarria gertatzen zitzaidan hura; bazirudien jende hark erabakitzen zuela gizadi osoaren etorkizuna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Horrek guztiak garai hartako gizartearen bihotzean kokatzen gaitu, mezua zirraragarriago, sinesgarriago eta zuzenago eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Zirraragarria baino gehiago lazgarria, protagonisten larruan sartuz gero oilo-ipurdia jartzeko modukoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Xume eta irreala, harritzeko moduan zen garden eta zirraragarri.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.

Zirrara eta aztoramena eragiteko indarrez beterik etortzen zaizkio ikuspenak, etortzen zaizkionean: duela hogeita bost urte lehenbizikoz gogora etorri zitzaizkionean bezain zirraragarri eta aztoragarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Aukera izanez gero, aipatuko zenioke sir Patricki aipatzeko zein beldurgarri eta zirraragarri aurkitzen nauzun?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirraragarria iruditu (3); zirraragarria izan (13); zirraragarria izan zen (6); zirraragarria zen (8)

zirraragarriak ziren (3)

zirraragarrienetako bat (3); zirraragarrienetako batean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus