Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirpildu, zirpil(du), zirpiltzen 1 du ad listu, zirpiletan desegin.

Itxura tamalgarrian zegoen: guztiz zirpildurik zeuzkan galtza eta longain beltzak, eta, haien azpian, hezurra eta azala besterik ez zen ageri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Baso-guardak besoarekin jo zuen behetik gora eta haritzaren adarra zirpildu zuen superpuestatik irtendako berun-eltxotegiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Argia zabaltzen ari zen, modu nabarian orain; eta Florentek bere longain eta galtza zirpilduei so egin zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Muki zapiak hogei aldiz pasaratuak, eskuoihalak zirpilduak, maindireak trapuak egiteko egokiak, alkandorak erabiliak. Arropa beltz zirpildu penagarri haien azpian "jaun" bat zegoela sentitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus