Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirpil 1 iz oihal baten ertzeko hari puska; oihal zirpildua. ik lits.
Gizaseme bikain honek, soka bat gerriko eta zirpil bat oinetako, pilda batzuk jantzi eta txapela buruko, zazpitan arriskatzen zuen bizia oreneko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.
2 (izenondo gisa)
Emaztea, ileak derrepente elektrizatuta, buruz behera joan zitzaion haragi zirpilari, garrasika. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 19. orr.