Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat froga zirkunstantzialetatik -ate, eskailera edo leihoen tamaina, kolpeen angeluak eta abar- inferitzen den ondorio bakarra da Pioletadun Hiltzailea, segurutik, berrogei bat urteko gizon indartsua dela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
Zalantzarik gabe, adierazpen honetan ez da ateraldi zirkunstantzial bat baino gehiago ikusi behar. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.
Horretarako soneto zirkunstantzial batzuen hutsa gora-behera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.
Pernando Barrenak Berrueta polizia batek hil izana «zirkunstantziala» dela esan zuen eta «benetako hiltzailea Jose Maria Aznar» dela erantsi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Idaztea ekintza zirkunstantziala da? Idazleak utz diezaioke idazteari? Berria - Kultura 2006-02-07
Ez zinetela ez elkarren sujetu eta ez objetu, baizik-eta, gehienez ere, osagarri zirkunstantzialak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.