Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkunstantzia (134 agerraldi, 39 liburu eta 19 artikulutan; orobat zirkustantzia g. er.) 1 iz zertzelada.

Izaerak, historia pertsonalak, ohiturak, zirkunstantziek gidatzen gaituzte errealitatearen alde baterantz edo besterantz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Gizonek eta zirkunstantziek aldatzen dute gehienetan gertaeren ibilbide ideal hori.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 127. orr.

Zirkunstantziak kontuan hartuta -gure adina, egoera politikoa 60ko hamarkadan, gure Antzinako Bihotzean hain tinko ezarritako inpronta hura-, ezinezkoa zen bestela gertatzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Esan genezake: izan, balioak ez dira inoiz absolutuak, baina (zirkunstantzia batzuetan) baliagarritasun absolutua dute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Zirkunstantziak aldatuz, agian balioko dute gero ere, tradizioaren indarrez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 47. orr.

Ipuina gaurkotu egin behar dela aldiro, zirkunstantzien eta premien arabera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 58. orr.

Krimenaren zirkunstantziak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Zirkunstantzien arabera, begiramen handiago edo txikiagoz men egiten diete zenbait lege jakini.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Gizakia edozein zirkunstantziari egokitzen zaio; horretan datza bere handitasuna eta, bide batez, bere miseria ere bai.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 214. orr.

Zirkunstantzia askok eragin zuten palestinarrek Oslo onartzea.  Berria - Mundua   2004-11-10

Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.

Baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.

Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Justizia penala (bere definizioekin: aitzakiarena, arduragabetasunarena, zirkunstantzia aringarriena, eta zenbait adigai erabiliz, hala nola, pasio-hilketa, herentzia, arrisku soziala).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Horrek «zirkunstantzia leungarri garrantzitsuak» ikusi eta 27.000 eta 14.400 euroko isunak galdegin zituen.  Berria - Mundua   2004-12-22

Zirkunstantzia ekonomikoak, sozialak eta politikoak aintzat hartu gabe, izaera edota "burmuinaren egitura berezi bat" daukate gogoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Marka horren benetako indarra aldatu egiten dela hartzailearen zirkunstantzia historikoen arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.

Garrantzi hori, halaz ere, garai bakoitzeko bertsolaritzak bizi dituen zirkunstantzia erretorikoen baitan dago.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Hortxe dago gaur egun isiltzen den egietako bat: zigortzeko orduan, berdin dela zaku bat edo zaku t´erdi; zirkunstantzia jakin eta arruntetan, zigor gehienak heriotza-zigor direla.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Bere zirkunstantzia lagungarriekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.

Hargatik, eta zirkunstantzia larri haietan kapaz izan nintzen tonurik adeitsuena saiaturik, eskerrak eman nizkion aitari gonbitagatik, baina ezetz, nahiago nuela etxean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 149. orr.

Egia duk ezen Joanikot eta Maddalenen amoriozko historia ezin ederragoa izan dela, baina halakoak bakanetan gertatzen dituk eta oso zirkunstantzia berezietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.

Aro heroikoaren zirkunstantzia berezietara aplika daitezkeen jokabide berezien sorreran beste ahalegin bat ikus dezakegu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

Fikzioa asmatzen duen edozein idazleren joera naturala izaten da pertsonaia nagusia edo narratzailea asmatzerakoan bere antzeko zirkunstantziak dituen norbait asmatzea.  Berria - Kultura   2006-04-08

3 (hitz elkartuetan)

Dupinen ezaugarri horiek deskribatzea zen nire asmoa; eta asmo hori osorik bete zen Dupinen nolakotasuna agerian jarri zuten zirkunstantzia sail lazgarri hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

· Gizarte-zirkunstantzia horiek argitzea da gure zeregina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirkunstantzia batzuetan (3); zirkunstantzia berezietan (3); zirkunstantzia historikoak (3); zirkunstantzia jakin batzuetan (3)

zirkunstantzien arabera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus