Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkunskribatu, zirkunskriba(tu), zirkunskribatzen 1 du ad figura geometriko baten barruan beste bat trazatu, halako eran non beren aldeak tangenteak baitira.

Euler-en erlazioa, triangelu batean zirkunskribatutako zirkuluari dagokiona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Talesek erakutsi zuen triangelu bakoitzari zirkulu bat egokiaraz dakiokeela; haren hiru erpinetatik pasatzen den huraxe, hain zuzen; eta proposatu zuen nola eratu behar den beti zirkulu zirkunskribatu hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da; zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

3 inguratu.

Su bat zirkunskribatzea gertu-gertutik inguratzea da, kanpora zabal ez dadin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus