Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arbel batean marrazturiko zirkunferentzia bat, triangelu bat, erronbo bat, osoki hauteman ditzakegun formak dira. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.
Esku gogorki hertsatuan pergamino puska bat zeukan, zentrotik zirkunferentziara zihoazen eta ostera zirkunferentziatik zentrora itzultzen ziren lerro elkargurutzatuz estalia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 94. orr.
Zentro horretatik zirkunferentzia bat egin behar da, doi-doi zortzi parte horietako bat hartuz diametro bezala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.
Ehun kilometroko erradioa duen zirkunferentzia imajinario baten barruan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora eta seina metro zirkunferentzia. Elizen arteko biblia Jr 52,21
Karratuaren erdian jarri konpasaren zentroa eta zirkulu bat egin karratuaren angeluak ukituko dituena; doi-doi zirkunferentziaren eta karratuaren aldearen tartean geratzen den arkuaren tamainako ildaxka zizelkatuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.
Horrek zirkunferentzia mozten duen puntuetan, ezkerrean eta eskuinean, zentroak markatuko dira zirkuluerdiaren bi muturretan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.
Hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.
Zirkunferentziaz izugarri handia eta sakonean harrigarria zen inbutu baten barruko azalean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Zirkunferentzia osoa itxita 18.000 ikusle inguru sar daitezke, segurtasun neurriek egingo luketen murriztea kontuan hartu gabe. Berria - Harian 2006-01-20
Zirkunferentzia arku perfektua marrazten dute bolantea alde batera eta bestera jira egitean, ardatz baten inguruan bueltaka ari baitira. Berria - Kirola 2004-04-30
·Kanpo-zirkunferentzia bereko egitura trinko bat baino % 25 arinagoa da hezurra, baina sendotasun mekaniko bertsukoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.
Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.