Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zirkulazioko odola, lehenago esan dugunez, likido gazi bat da, bizitzaren sorburu izan zen itsaso hartako uraren oso antzekoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.
Gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak, odol kolpe batek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Odolaren zirkulaziorako erabat onuragarria den jarreran. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 308. orr.
Estatu baten barruko diruaren zirkulazioaren deskribapena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.
Nekazaritza ekoizpenean oinarritutako aberastasunen zirkulazioari buruz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.
Pentsatu dute hartara ugaritu egiten zirela aberastasunak, zirkulazioa handituta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 86. orr.
Gremioen monopolioak hautsi behar ziren oraindik, eta salgaien zirkulazioa galarazten zuten azken eragozpenak ezabatu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
1950eko hamarraldia arte, osagarritasunean oinarritzen zen ondasunen eta kapitalen zirkulazioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.
Joan den azaroaren 8az geroztik Ameriketako Estatu Batuetako dolarra zirkulaziotik kanpo geratu da Karibeko uhartean. Berria - Mundua 2004-12-15
Mugimendu horizontalaren adibidea sendabelarren zirkulazioa da Erromatar Inperioan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.
Euskal prentsak duen garrantzia, egunero-egunero kalean zirkulazioan jartzen duen hitz eta esamoldeen kopuruagatik bada ere, hagitzez handiagoa da literaturak izan dezakeena baino. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 94. orr.
Herodotoren mitoa interesgarria eta garrantzitsua da "Europa" eta "Asiaren" kontzeptuak zirkulazioan jarri zituelako erakunde lehiakide eta aurkari gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.
Harreman hauek markatuz muga daitezke eremu batetik besterako zirkulazioa aseguratzen duten bideak, eta baita aseguratzen dutenak ere lekualdatzea, kontzeptuen aldaketak, euren formaren edo aldaketaren erabilpen-arloa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.
Gutxien usteko litzatekeen tokian dago gorputzaren diseinu txarraren adibide barkaezin bakanetariko bat: bihotza bera hornitzen duen zirkulazio koronarioan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Bihotzetik irten eta gero, zirkulazio sistemikoko arterietara banatzen da lehenik odola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea eta [...] truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Interneti esker, lan intelektualen zirkulazio librea geldiezina dela nabarmendu du. Berria - Gaiak 2004-12-09
Zientziaren eta dibulgazioaren arteko zubian gero eta zirkulazio biziagoa dagoela. Berria - Gaiak 2006-01-10
Gorputzeko atal gehienetan, zehar-konexioak izaten dituzte tarteka auzo-arteriek, erreserbako zirkulazio bat beti prest izateko larrialdietarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
Zelula berriak erraz banatzen dira zirkulazio-sisteman. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.
Zorionez, zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Oso ondo dago gure digestio edo zirkulazio aparatua nolakoa den jakitea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 39. orr.
Zirkulazio arazoak izan zituen aipatu atzamarretan. Berria - Kirola 2004-03-27
Ohartarazi dugu gizakiaren aurrerabide espiritualean hurrenez hurren izandako mugarriak [...] zibilizazio sekularraren ibilbidearen behatzaileak bidezulo eta zirkulazio-etenak ikusiko lituzkeen puntuetan daudela guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Odol-zirkulazioa da gorputzaren hozte-sistema. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa, gorputzean diren beste asko bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Tratamendu berria ezarri zion odol zirkulazioaren jarioa handitu eta hatz zuriaren gaitzari aurre egiteko. Berria - Kirola 2004-09-14
Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Gaixoa bizirik ateratzen bada, handik bizpahiru egunera jartzen da abian albo-zirkulazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.
Hain eraginkorra bihurtu zen bihotzak kontrolaturiko barne-zirkulazioa, ezen hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.
Diru-zirkulazioari maila altuan eusteko bidea ere bazen, eta orobat zen prezioak beheratzea eta interes-tasak goratzea eragozteko bidea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan, bost urtetan bakarrik, odol zirkulazio arazoengatik hiltzen direnak pasatu dira 48tik 31ra. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.
Auto andana espero delako, Udaltzaingoak zirkulazioa zuzentzeko neurri batzuk hartuko ditu. Berria - Harian 2005-08-09
05:00etan zirkulazioa bere onera itzuli zen. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Semaforoak beti gorri harrapatzen zituen, zirkulazioa etengabe abaila bizian, eta hori gutxi balitz, espaloi estuetan jende-multzoak berriketan. «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.
Errepidea gurutzatzen nuenean, zirkulazioak izutzen ninduen, norbaitek lagun eginagatik ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.
Egiaz, Botanikoa oasi sinesgaitza da, Pradoko zirkulazioaren burrunba ikaragarria urruntzen duena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Ez da parte onekoa errepidean geldi-geldi egotea, zirkulazioaren erdian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.
Garraio sareetako zirkulazioak eragindako zarataren mapa. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Operatik abiaturik, Bulebar Handietan gora jo zuten, automobilen zirkulazioaren alderantzizko noranzkoan, Saint-Martin ateraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.
Kamioien zirkulazioak egunotan eragin dituen zailtasunak. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Erraz lor genezakek grebari garrantzi nazionala ematea, burdinbideko berrogeita hamar metro kenduz eta trenen zirkulazioa ere moztuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Satelite berri bat du Japoniak, eguraldia eta hegazkinen zirkulazioa kontrolatzeko. Berria - Gaiak 2006-02-19
Zirkulazio nahasiaren artean arreta osoa jarriz gidatzen zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.
Irunen, zirkulazio handia zebilela baliatuta, oinez pasatu genuen muga. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 188. orr.
Zirkulazio handiko zubi bat gurutzatu eta negozioen auzora sartu ginen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Arazoak izan nituen taxi bat lortzeko, baina, zorionez, zirkulazioa arina zen Castellanan behera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Orain arte oso zirkulazio gutxi zuten bideetan sekulako zirkulazioa dago. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Txabi Etxebarrietak hil zuen zirkulazio-guardia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.
Berehala ohartu zen zirkulazio-isun bat zela barrukoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.
Iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zirkulazio istripuetan hildakoen %15 baino gehiago ibilgailu batek harrapatuta hil ziren. Berria - Euskal Herria 2006-04-18
Zirkulazio operazio bereziak hasiko dituzte gaur Hegoaldean. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Baten bat kexatuko zen seguruenik, zirkulazio mozketak egon baitira. Berria - Kultura 2004-09-01
Ez zituzten zirkulazio arazo guztiak konpondu, ordea. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Errepidera atera aurretik zirkulazio informazioko telefonoetara deitzea. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Bi egunen buruan, emaztea bera joan zen Zirkulazio Ordezkaritzara eta bertan ordaindu zuen 150 euroko isuna. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.
Zirkulazio eta Garraio zinegotziarekin bilera egiten zuen bitartean. Berria - Harian 2005-12-13
Automobil-zirkulaziorako esleituriko enparantza hartan. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.
kapitalen zirkulazio (4); odol zirkulazio (3); zirkulazio arazo (7); zirkulazio arazoak (20); zirkulazio arazoak izan (4); zirkulazio askea (5); zirkulazio handia (3); zirkulazio librea (7); zirkulazio sistema (3); zirkulazio sistemako (5)
odol zirkulazioa (10); trenen zirkulazioa (3); zirkulazioa bere onera (3); zirkulazioa moztu (3)