Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirkularitate iz zirkularra denaren nolakotasuna. ik zirkulartasun.
Elkartzen ari direla sukaldeko irabiagailu batean jarritako bakterioen coitus interruptusa; bakterioen kromosomaren zirkularitatea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.
Denak denboraz, zirkularitateaz, eternitateaz eta betiereko itzultzeaz mintzatu ziren, luze bai luze. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 29. orr.
Denboraren zirkularitatearen kontzeptuan sakontzeko edo hirian bizi dugun denborarekin alderatuta herri horietako denbora zein ezberdina den erakusteko muntaia egin du Sharon Lockhartek Rekalde aretoan. Berria - Kultura 2006-01-22