Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkular 1 izond zirkulu forma duena.

Alexandria hiri angeluzuzena izanik, zirkularra zen, berriz, Bagdad.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Iduri zuen ezkerreko oinarekin marrazki ezin ikusizko, borobil, zirkularrak marrazten zituela lurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.

Ezkutu hori biribila egitea komeni da, hain zuzen ere, suaren eta beroaren indarra berdin-berdin zabal dadin zentrotik gela zirkular guztira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Egiten dira tenplu zirkularrak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Agure batek soka bat eusten du, uretan uhin zirkularren erdian galtzen dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Erlojuek forma zirkularra hartu zutela jende artean zabaldu zirenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Esparru zirkular hark erabateko forma geometrikoa zuen, konpasaz egina baitzirudien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Zulo horrek, hutsune zirkular horrek sekulako indarra ematen dio eskulturari.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Barkatuko ahal dizkit Borgesek, bere zeru-infernu zirkularretik, nire oker infinituak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Benetan, ordea, mugimendu zirkularrik gabe ez da mugimendu zuzenik izaten, eta mugimendu zirkularrek ere, lerro zuzeneko mugimendurik gabe, ezin izaten dute pisurik jaso.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4750. orr.

Aristolelesen aburuz higidura zirkularra ez zen sortzen ez eta iraungitzen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Burua tenteturik, begirada zirkular bat bota zuen Ruche jaunak, hain eremu neurrigabeari neurria hartzeko edo.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Thompson metraileta bat zen, kargadore zirkularrekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

2 irud/hed

Gero gogoeta egin zuen denbora zirkular baten tesia sobera ezberdina zela, sobera harrigarria, arriskua larria izan zedin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Unibertsoa errepikakorra, zirkularra, aldaezina bada, [...].  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.

Zer harreman-mota finka daiteke elkarren artean (hierarkia, nagusitasuna, mailakaketa, determinazio unibokoa, kausaltasun zirkularra)?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Lanpara hark iduri zuen gela hartako gau-ilunpe zirkularraren bihotz berdea zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

Gutun zirkularrak dira, motibazio eta helburu bera dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Gatazken eta eskubideen arteko harremana zirkularra dela diozu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

• 3 iz pertsona batzuei, zerbaiten berri emateko, bidalten zaien idazkia; agintari baten mendekoei bidaltzen dien agindua.

Mahaiaren atzealdean kortxo bat, sindikatuen azken zirkularrekin eta argazkiekin betea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Hegazti gripetik babesteko Europako Batasunak herenegun gauean zabaldutako zirkularra feria, azoka eta antzekoetan hegaztiak erakustea debekatzen du betearazten hasi dira Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-10-22

Bat gatoz Hezkuntza Sailaren zirkularraren edukiarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Zirkular ziklostilatu bat, normalean, irakurri gabe paperontzira botatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Lehengo astean heldu zitzaizuen zirkularrari erantzun behar diozu?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 62. orr.

Ministroak erran du lehen bai lehen publikatuko dituela hiru zirkular edo araudi, hemengo kasuan euskarazko erakaspena hedatuko dutenak erakaskuntza publikoan.  Herria   2001-04-26

Jack Lang-ek proposatu zirkularretan "D" modeloko gelak onartuak dira.  Herria   2001-05-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus