Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkuitulabur (orobat zirkuitu labur) 1 iz zirkuito elektriko batean tentsio desberdineko bi eroale konektatzean gertatzen den intentsitatearen handitze bat-batekoa.

Sorburu beretik abiatutako bi hari horiek biltegi hartan bat egiteak zirkuitu laburra eragin zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.

Antza denez, zirkuitulabur batek eragin zuen sua.  Berria - Mundua   2006-02-25

Bart arratsean zirkuitulabur bat izan genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

Aitaren lanparak jaia eten zigun une batez, zirkuitulabur bat egin eta argirik gabe utzi gintuelako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

2 irud/hed

Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

Ez, ez nengoen mozkor, mozkorraren aurreko euforian baizik, burmuinetako neurona-harien artean zirkuitulabur bat sortu zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Gogoeta modu horiek bazuten, itxuraz, gauza bat guztiek berdina: beren osagaien artean halako "zirkuitulabur" gisako batzuk ezartzen dituzte, ideien lotura gutxi-asko librean oinarritzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Primerako aktorea zen eta inspiratuta zegoenean lana barik poesia egiten zuela esan zitekeen, baina noizean behin haren burmuinean zirkuitulaburra sortzen zen ezkutuko arrazoiren bategatik eta bezeroak pikutara bidaltzen zituen, egun hartan bezalaxe.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus