Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirkindu, zirkin(du), zirkintzen da/du ad zirkin egin, mugitu, higitu.
Ezpainak zirkindu-edo zituen, baina ez zen irribarre xume bat ere osatzera iritsi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Toilette hitza aipatu zuen Mathildek, eta irriño batek zirkindu zituen Noraren ezpainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.