Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin nion aurpegia ikusi, haren motots kaxkagorria bakarrik, buruaren zirkin bakoitzean zabuka zebilkiona. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Sukaldeko lanak bukatu beharra adierazi zidan zirkin batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Txunditurik zegoen, zirkinik gabe, isilik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 234. orr.
Hitzik ez, irririk ez, zirkinik ez ezpainetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Azken tantoa bukatu, Roland Garroseko finala irabazi, eta zirkinik ez emakumeak. Berria - Kirola 2004-06-06
Hortaz, txintik ere ez nik, zirkinik ere ez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 41. orr.
Ingurune hark, girorik morbosoena izanagatik, ez zion zirkinik eragiten Bain andrearen ahizparen patxada aristokratikoari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Norak ezin izan zuen eragotzi lurrera begiratzeko zirkina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.
Jagiteko zirkina egin nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 194. orr.
Itzuli zen, itxaroteko zirkina egin zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.
Ez baitzuen adorerik ezta zirkin bat egiteko ere, sugea ikusi orduko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Zain eta zain, baina lau helize-gurutze haiek zirkinik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Nire begi-ezpainen zirkin nahigabetua ikusi dut ispiluan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.
Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Adaren ezpain-txokoek irribarre bat saiatu zuten, baina ez zitzaien zirkin triste bat besterik atera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Emakume pinpirinak zirkin herabe batez erreberentziatxoa egin duenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.
Norak egindako zirkin oinazetua ikusirik, kantatzeari utzi zion Andreasek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.
Adak zirkin definigaitz bat egin zuen sorbaldak jasorik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.
Zirkin baldar batez berehala atzera egin, eta zubi erdian jarri zen Joanes arropa atontzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.
Jeronimok ez zuen hitzik atera, ez zuen zirkin desatseginik egin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Etsipenezko zirkin labur bat ikusi nion aitaren aurpegiari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Gora begira, geldi-geldi, zirkinik txikiena egiten ausartuko ez balitz bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.
Lepic jaunak, oharkabeko zirkin batez, burua jaso du, ihes egingo balio bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 78. orr.
Apal imintziozko zirkin bat egin zuen gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.
Ageriko zirkinik ez zuen sentimendu samur huts bat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.
Irribarretxo bat, sentimendu handiko bi hitz, esker oneko zirkinen bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 168. orr.
Mahaietakoek disgustuzko zirkinen bat edo beste egin zuten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 106. orr.
Izen berezia, zinez -esan zuen ezpain-zirkin ia ikusezin batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.
Ez zuen begi-zirkinik egin, ezta ni ateraino joan eta haren begiradaren eta atearen tartean jarri nintzaionean ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 239. orr.
Komisarioa lehengo eran ikusi zuen eseririk, betaurreko beltzen azpitik begira, aurpegi-zirkinik gabe, beti bat eta beti erne. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.
Badakite, jakina, nire bila igotzen hasiz gero, harri galantak jaurtiko nizkiekeela inongo esku-zirkinik gabe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.
Buru-zirkin bat egin, hitzen bat edo beste Angelori esan, eta alde egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 209. orr.
Buruari eragin zion, eta gaitzespen zirkin bat egin zidan, esan nahiko balit bezala: Ez bazaude pozik hemen, zoaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 97. orr.
Mathilderi oharkabean pasatu ez zitzaion harridura-zirkin bat egin zuen Norak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 173. orr.
Higuin-zirkin bat egin, eta burua erretiratu zuen Norak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.
Hortik Hermannen gogor planta, arretan arrena zela frogatu beharra, maritxu-zirkin bakar bat ere ez barkatzea bere buruari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 110. orr.
Listua irentsi eta zirkin egin du. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.
Lisak zirkin egin eta atso zaharrak beste etenaldi bat egin zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.
Soldadu zaurituetako batek zirkin egin zuen, bere arma hartu zuen eta gutako bati bizkarrez tiro egin zion. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.
Lehenbailehen asmatu behar zuen aitzakia sinesgarri bat, zirkin egin gabe erantzun egokia eman. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.
Noizbait, amak hizketan hasi behar zuela ematen zuelarik, aitak zirkin egin zion adieraziz uzteko berari. · Printzesak, ohean etzanda lo zegoen printzesa zuriak, begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 140. orr.
Aurkariei zirkin ere egiten utzi gabe nagusitu zen Alessandro Petacchi Valentzian. Berria - Kirola 2004-09-11
Neskak ez du zirkinik egin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 130. orr.
Zirkinik ez egiten saiatu naiz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 15. orr.
Ezin du gehiago jasan, baina ez du zirkinik egiten, ez du txintik ere esaten. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 103. orr.
Zirkinik ere ez zuen egin ganbararena aipatu zionean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 238. orr.
Gorputz-atal guztien erabilera galduta, ezin zen inola ere jaiki, ezta zirkinik egin ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 223. orr.
Arreta hartua zion espaloian zirkinik egin gabe zegoen ezezagun hark. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Sabethek bat-batean: "Geldi hor!" Hantxe ni, beraz, zirkinik egitera ausartu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.
Aitaren aurpegiak ez zuen zirkinik egiten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Lekutik mugitzeko zirkinik ere ez zuten egin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.
Bigarren aldiz egiten dio zirkin heriotzari. Zigorraren ankerkeriak berak bultzatzen du, hau zenbat eta handiagoa izan, orduan eta asmazio handiagoak egitera zigorrari zirkin egiteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.
Gizakiak ezin diolako horrela zirkin egin gizarteari zor dion etsenplu beharrari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.
buru zirkin (3); zirkin bat egin (10); zirkin batez (5); zirkin egin (15); zirkin egin zuen (9)
zirkina egin (10); zirkina egin zuen (7)
zirkinen bat (7)
bestelako zirkinik (3); zirkinik egin (95); zirkinik egin barik (3); zirkinik egin gabe (46); zirkinik egiten (17); zirkinik eragin (5); zirkinik ere egin (48); zirkinik ere egiten (15); zirkinik ere ez (20); zirkinik ez (18); zirkinik gabe (13); zirkinik txikiena (4)