Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirin 1 iz hegaztien gorotza.

Txori baten zirina erori zen hesi batera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 157. orr.

Hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Antxeta saldo izugarriek oihu egiten zuten beren lagun hil berrien eta urteetako zirinaren gainean. Gorozki edo zirin batetik kosmetiko bat -aurum de stercore- ateratzeko ideiak bihotza berotzen zidan, horrenbestez jatorrietara, alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Zirinen zakartasun alkalinoa zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Kutsatu gabe dauden hegaztien aho eta zirinetan bizirik atzeman dute birusa hamar egunez.  Berria - Gaiak   2004-08-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero eta hurbilago sentitzen du hiru txita eta ama oiloaren zirin-usaina, eztitan ditu belarriak hegaztien txio alaiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Adar ihar eta zirin-orezko su bat piztua zuten lehortzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Oilo-simaur edo zirin-satsa [...] ez da hutsean ematen; aitzitik, saldu egiten da, eta garesti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

Frieli eginiko keinua baino askoz gehiago zen Urmenetaren zirin-ziria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrera erori ginen, antxeta-zirinez betetako belar irristakorraren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Osteratxo bat egingo nuela hiri inguruko baserrietan barrena (artean bazen halakorik) oilo-zirin bila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Etorbide jenderik gabeak: txori-zirinez eta lore zuriz irristakor...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 275. orr.

Astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen, eta kilo erdi uso-zirinek zilarrezko bost txanpon.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,25

Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

• 4 izond xehea; ahula.

Kea geratu zen gela handian, ke gordin eta zirina, ke erremina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Leihoa ireki zuen Katiak, eta karrikako argi zirina sartu zen barrura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

5 urduria.

Izorramendu aluko suak hartzen nau berorren nagusi zikin, ama zirinaren seme horrekin, hara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.

Mundutik zetorren hark bazekien, ondo baino hobeto, herriko mutil zirinek tabakoa erretzen zutena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Duela 50 urteko eliz ezkontza ximple eta eskeptiko batean baino mila bider apainkeria, sineskeria eta jatorkeria zirinagoa nabaritu dut halakoen familietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Mutil ona da Darby, alajainkoa!, zirin hutsa kontrakoa liokeena, eta gu jende gisatsuak gara, demonio!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Gero, behar bezalako estimua eta omen zirinezkoa obratu du, zuri-zuri, idazle handiaren buru lehendik ere zurian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

-Ez dun hori, ez hadi hain zirina izan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.

6 euri zirin euri lanbroa.

Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 77. orr.

Euri zirina Chiapasen bezain zarratu datorkigularik, bidean elkarren ondoan datozen bi irudi eurizko dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

Hauts lainoak bustirik ez dela, euri zirina hasiz gero lokatza franko bada kaleetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.

Arrantzaleek bokarta adurra deitzen zuten euri zirinarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Londres euri-zirina da.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 92. orr.

7

Anek beste behingoz Jonekin hartu zituen bere zirinen bueltak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.

8 zirin belar (corpusean zirin bedar soilik)

Begira auzoan nabarmen den oilanda nabar horri, oilarra etxean izanik ere, nola doan auzora, legez kanpoko amodio grinak sutua, senarra "zirin bedarrak ekarten" Londresen duen bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euri zirina (4); oilo zirin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus