Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirimolatsu 1 izond zirimolez betea.

1915an, haize zirimolatsu ikaragarria Castevellen, zuhaitzak orpotik bihurritu, atera eta puskatu zituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Aire berodun haize-begi zirimolatsuak aise osatzen baitira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Ekaitz aurreko sorgin-haize zirimolatsua, berriz, bere sudurretako haize-bafada beldurgarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Ibai zirimolatsuaren inguruko lautada itzel haietan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Keak atzera-aurrera zirimolatsuak egiten zituen Adaren bular inguruetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

2 irud/hed

Mollyren txirikordak haren buruan jirabira zirimolatsuan zebiltzala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Nire bizitzan lehendabiziko aldiz, zeharo mozkortuta nago, eta neure buruaz harro-harro sentiarazi nau; harik eta, behin etzanda, burua zurrunbilo zirimolatsuan hasi zaidan arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 126. orr.

Euren tuniken beheko parte zirimolatsuek, hegalariek, ozta-ozta estaltzen zituzten tuniken azpian sumatzen ziren terlenkazko praka grisak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 22. orr.

Idoia zirimolatsu samarra zen, eta alde asko zituen; pinturaz gain, gogor ikasten zuen hark ere, eta maite zuen erizain lanbidea, biziki maite ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eguraldi berdotza, itsasoa harro sumatzen du, zirimolatsu, berde bere beltzean.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus