Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
Trantzean jartzen zuan, zirimolaka mugitzen zitian begiak, hoska eta madarikazioka; aurrean zeukana listuz blai eginik, ijitoek egiten dutenez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.
Ostatu-zuloetako zuzi ketsuak imajinatu zituen, eta gau-borroka irrigarririk, zurezko argimutilik ezpata-zirimolaka, justizia-esklaboek aizkorakadaz bortxaturiko sarrailarik [...] errezel urratuz eta zapi zikinez jantziriko txiro-samalden erdian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.