Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziriliko 1 izond alfabetoez mintzatuz, errusieran eta inguruko beste hizkuntza batzuetan erabiltzen dena.

Egun aste urte luzez irritsean eduki gaituen zubiko karaktere zirilikoez mezu giltzatua luzatzen digun bost adarreko izarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

Letra zirilikoen ondoren arabiar zenbakiak, eta marratxo bat bakarrik bi zenbakien arteko bizitza osoa laburbiltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Dendetako seinaleak ere gogoan hartu zituen, nahiz eta berarentzat letra ziriliko ulertezinak izan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Belgikako hiriburuan, Bruselan hain zuzen, kaleko hainbat iragarkitan ez latinoa ez zirilikoa den beste alfabeto bat ageri da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 105. orr.

• 2 iz alfabeto zirilikoa.

Martin Iliev Gatxevskik dioenez, zailena idazten ikastea egin zaio, sorterrian zirilikoa erabiltzen dutelako.  Berria - Harian   2006-03-21

Bisita-txartela eman zidan, bai letra latinoz eta bai zirilikoz idatzia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Zurezko oinarri bati itsatsita dago; oinarriak urre koloreko plaka bat du, zirilikoz idatzitako hitz batzuekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus