Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrezaz gainera, Iritzian, aurreko puntako feminista zirikatzaile baten artikulu zikiratzaile bat ere bazekarren. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.
Gizonekin hitz egiteko era suelto samarra zuen, gogotik barre egiten zuen esaldi zirikatzaile bat edo hitz gordinen bat entzutean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.
Nahi gabean atera zitzaion irribarrea [...] eta ahots zirikatzailez galdegin zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.
Bertso saio zirikatzailea, horixe zuten armarik eraginkorrena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 82. orr.
Batzuetan sarkasmo gordinenerantz lerratu du kontalariaren jarrera, [...] besteetan ironia zirikatzaileak ernarazi du irakurlea, besteetan ironia leunak bildu du istorioa. Berria - Kultura 2006-03-21
Auzi konpontzaile ez izateaz gainera, auziak konponbidean sartzeko zirikatzaile, bultzatzaile, bideratzaile eta antolatzaile izateko erantzukizuna ere ez zuen bere ardurapean hartu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 146. orr.
Lotsagabe eta zirikatzaile izatea zen gure asmoa, eta badirudi lortu genuela, erreakzioei kasu eginez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.
Egia da, izan, berak gutxi idatzi zuela euskaraz; zirikatzaile eta bultzatzaile izan zen, erabiltzaile baino gehiago. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 42. orr.
Txorien txio-txioa bezain alaia, hartza bezain zabala, arkakusoa bezain zirikatzailea, mandeulia bezain nazkagarria. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 73. orr.
Ez zion batere onirizten Diogenesen alderdi zirikatzaileari, nola egun batean hark "Gizonak, hurbildu!" oihu egin eta gero bere makilaz jo baizituen hara bilduak eta esan: "Gizonei egin diet dei, ez gorotzei". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 40. orr.
-Zure autoan ala nirean? -galdetu dit zirikatzaile. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 38. orr.
-Kar, kar! -dio zirikatzaile, baina begirunez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.
-Niri esker dago kalean -jakinarazi zion, argitzaile eta zirikatzaile-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.
Hitzik esan gabe pairatu behar izan ditut zirikatzaileak, zerekin isilarazi eta izuan murgilarazi edukirik ere nire esku. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.
Potolo sumindua, eskuak ukabil eta begiak gorri, gainera oldartu zaio zirikatzaileari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 96. orr.
Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten [Jesusi], zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz. Elizen arteko biblia Lk 20,20
Izateko eran serioa da astegun buruzurian, baina zirikatzaile petoa asteburuetan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
Erran dezagun aratsalde hori arras airosa izan dela kantu, bertsu eta musika, gure denen zirikatzaile ginuelarik Cachenaut. Herria 2001-07-19
Jendea lasterka joan zen ikuskizunaz gozatzera eta bi zakurrak emakume-zirikatzailetzat hartu zituzten, nahiz eta ongi ezagutzen zituzten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.
gehiago zirikatu (4); zirikatu egin nuen (3); zirikatu nahi izan (4); zirikatu ninduen (3); zirikatu nuen (6); zirikatu zuen (17); zirikatu zuten (3)
ni zirikatzeko (3)
egunero zirikatzen (3); zirikatzen ari (5); zirikatzen aritu (3); zirikatzen du (4); zirikatzen duten (3); zirikatzen hasi (6); zirikatzen zuen (9)