Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren eta batak besteari ematen ziozkaten zirikaldi izigarriak, batek serioski eta bertzeak irriz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 181. orr.
Nolakoak garen jakinda, azoka bezalako zirikaldien beharra dugu. Berria - Kultura 2004-12-08
Hauxe da New Yorken bizi diren latino askoren zirikaldia. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 21. orr.
Izango ditu, bai, atsekabeak, zirikaldiak eta nahigabeak, baina denetan garaile aterako da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 311. orr.
Eragabea kentzeko on da, [...] erabakitzea hurrengo bazkari edo afarirako, eta hala egunero berdin, zenbat komeni zaion jatea egun bakoitzean; eta neurri honetatik ez aurrera ateratzea ezein jateko gogo edo zirikaldigatik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 131. orr.
Gupidaz bete zen eta, zirikaldi gaiztoz oinazetua zebilela igarriz, esan zion: "Jainkoaren indarrez agintzen dizuet zuei, deabruoi, ez diezaiozuela gehiago eraso nire anaia honi, orain arte egiten ausartu zareten bezala". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.
Aurrekoan tranpa ezkutatzeko gauza ez zela izan ikusiz, beste bat prestatu zion, haragizko zirikaldia, alegia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.